lunes, 26 de noviembre de 2012

BOSTGARREN SAIOA

IKT-ko izandako azken saio teorikoa pasadan eguenean izan zen. Aurreko saioan bezala, aurkezpenak izan genituen IKT-en inguruan. Oraingo honetan, "pantaila aniztasun gizartea" eta "web 2.0" izan ziren landutako gaiak. Goraipatzekoa da, klase honetan aurkezpena egin zuten 5 taldeetatik, batzuk IKT tresna berriak erabili zituztela. Horrek, nire ustez, entzuleeak gaiari adiago egotea egiten du, interesa piztuz. Tresna berri honeen artean, aipagarriak dira bideoak, preziak ahotsa erabiliz...
Gure taldeak ere tresna berriren bat erabiltzeko asmoa du, kalitatezko aurkepen bat egiteko, laster disfrutatzeko aukere izango duzuena!

martes, 13 de noviembre de 2012

LAUGARREN SAIOA

Gaurko saio teorikoan talde ezberdinen aurkezpenak izan ditugu, lau taldeena.
Lau talde hauek 3 edo gehienez 5 taldekidez osotutak egon dira eta guztiek IKT-en gaia landu dute, "Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera" azpigaia landuz. Eurek esandakoaz, deigarria iruditu zait, informazio solidotik likidora igaro garela, gure burmuina alde batera izten ari garela ordenagailua gure beharrizan guztiak betetzen dituelako...
Horretaz gain, gaurko egunean gelakideen aurrean hitz egiteko beharraz hausnartu dugu, sentitzen dugun urduritasunaz jende aurrean hitz egitean.

viernes, 2 de noviembre de 2012

HIRUGARREN SAIOA


Aste honetako klasean, hasteko IKTen inguruko bideo bat ikusi dugu, "Visiones disruptivas de la educación". Bideo honetan Maria Acaso hitz egiten zuen, Arte Ederretako unibertsitateko irakasle bat.
Irakasle honen ustetan teknologia berriak beharrezkoak dira eta bere hitzetan gaur eguneko hezkuntzan ez dakiela ematen dau. Bere aburuz, irakasleak bost puntu menperatu behar dituzte:

1.Boterea (irakaslearengan ikaslearengan)
2.Ikusezina
3.Denbora eta Espazioa (zurrunetik erreflexibora)
4.Informazioa (koadro itxi batetik zabal batera)
5.Ezaguera (taldelanen bitarteko lana)
Bideo hau ikusi ostean, ikaskuntza gurpilen lana egiten hasi gara, horretarako talde txikietan jarri gara eta gure zalantzak galdetzen hasi gara.

BIGARREN SAIOA


Bigarren saio teoriko honetan, 20 bat pertsona izan gara greba dela eta. Hori dela eta, Alitz ez du teoriarik azaldu edo beste egunean bidallitakoa zuzendu. Horren ordez, Alaitzek ikasturtean zehar egingo duguna aurkeztu du. Bi idei pentsatu ditu lan bera egiteko asmoz, bakarka edo taldeka. Egon garen guztioak lan hori taldeka egitea aukera hobea zela pentsatu dugu, azken batean irakasle prestakuntzan beste pertsona batzuekin lan egitea berebizikoa da.

Saio teorikoetan egingo dugun lana "ikaskuntza gurpilen" bidezko metodologia aurrera eramango dugu. Alaitzen hitzaetan talde handia izanik ez da metodologia erraza aurrera eramateko, baina erronka polit bat izango dela uste du. Azpitaldetan banatuta egongo gara eta azpitalde bakoitzak 2 irakurgai izango ditu, irakurri eta gero eztabaida txiki bat izango dugu. Gero poster bat edo diapositiba batzuk sortzeko gaiari buruz. Gero, talde dokumentatzaileak egongo dira, beste azpitaldeen behaketa egingo dutenek.

Klasean zehar, lan honi buruz eztabaidatzen egon gara eta azkenean ideia ona dela dela pentsatu dugu, hurrengo pasua lanean jartzea da.

LEHENENGO SAIOA


Aurten IKTko irakasgaia dugu eta Alaitz Tresserras tutore bezala. Hasteko, gaur ikasgaiaren antolaketa azaldu dau, pixkat kokatzeko. Antolaketari dagokionez, clase teorikoak notaren %18a balio dute, modulu lana %16a, saio praktikoak %66a eta ez dugu mintegirik izango. Klase teorikoen barruan, talde txikietan antolaturik lan kooperatibo bat egingo dugu eta talde bakoitzak rol desberdin bat izango du. Lan  hori errazteko edo hobeto ulertzeko asmoz, egelan "kilikatik" web gunea kuxkuxeatu daikegu, aurreko urteetako lanak ikusteko.

Alaitzen aburuz, klaseen hausnarketa egitea beharrezkoa da, hori dela eta, nire Hausnarketaren Txoko honetan klase teorikoetan egindakoaz hausnartu eta egin beharreko lanak zintzilikatuko ditudaz. Ikaskuntzen hausnarketa honi, portfolioa deituko diogu.

Ikasgaiaren antolaketa azaldu eta gero, IKTen inguruan azalpen txiki bat jaso dugu. IKTak, informazio eta komunikazio teknologiak erabilgarriak dira gure gizartearekin komunikatuta egoteko, pentsatzen duguna teknologien bitartez konpartitzeko, Erabilgarriak dia klasean erabiltzeko, adibidez, umeek blog baten bitartez euren sormena garatzeko aukera daukate.

Egia esanda, nik betidanik papera eta boligrafoa gustorago erabili dut, vaina ikusi beharko da ikasturtearen amaieran berdina pentsatuko dodan, horren hausnarketa aurrerago egingo dut.

Lehenengo saioa honen amaieran, hurrengo egunerako eginbeharrekoak bidali ditu, Lehenengo irakurgaiaren irakurketa, 2 galdera proposatu, 5 hitz gako identifikatu eta sintesi párrafo bat eraiki.