sábado, 20 de diciembre de 2014

BIDEAREN HAUSNARKETA

Bueno 2.mailako lehenengo lauhilabetea amaitzerakoan, IKT ikasgaia amaitutzat emon behar dugula dirudi. Baina egia esanda, ez da horrela, IKTak egunero erabiliko ditugu gure egunerokoan, bai gure ikaskuntzan, bai lanean. Irakasgai honen bidean, IKT-en inguruan asko  ikasi dut, terikoki eta praktikoki. Informazioak duen botereari buru hausnartu dut, oso handia baita eta informazioa egokitasunez erabiltzeko hainbat baliabide ditugula ikusi dut. Horretaz gain, lan taldean lan polit-politak egin ditzakegula ikusi dut. Gainera, nire ikaskideen lanen kalitateaz ohartarazi naiz. Azken batean, IKTak balio handia dute eta nik nire bidean zehar era ardurasu eta polit baten erabiltzen saiatuko naiz.

miércoles, 26 de noviembre de 2014

La alfabetización informacional y digital: fundamentos pedagógicos para la enseñanza y el aprendizaje competente.

Ikaskuntza gurpileko talde bat gehiago bezala, IKT-en inguruan testu bat irakurtzea egokitu zaigu: "La alfabetización informacional y digital: fundamentos pedagógicos para la enseñanza y el aprendizaje competente" izena dueña. Testu irakuri eta gero, bere inguruan laburpen bat, 5 hitz gako, galdera batzuk proposatu eta bere inguruan egindako notatxo pertsonalak gure blogean argitaratu behar ditugu, jarraian duzuena.
Laburpena:
Antzina informazioa ikasten zen zuzenean, gaur egun aldiz beste behar bat sortu da. Informazioa etengabe sortzen denez gizarteak hura aztertzeko, aukeratzeko eta sortzeko beharra dauka. Beraz informazioa berebiziko elementua da gaur egungo gizartean, eta ondorioz, hezkuntzan ere. Gehiegizko informazioak intoxikazioa sortzen du, horregatik alfabetatze digitala beharrezko irakaskuntza bihurtzen da hezkuntzan.
Informazio hau tratatzeko teknologia berriek erabilera garrantzitsua daukate. IKTak informazioa tratatzeaz gain sozializatzeko eta komunikatzeko baliabideak dira. Eta hauen gabeziak identitate falta sortu dezake. Horregatik da hain garrantzitsua IKTak harremanetarako erabiltzen jakitea eta baita egoera desberdinei aurre egiteko. Hala alfabetizazioaren helburua agertzen da, pertsona komunikatzeko eta informazioa antolatzeko gai izatea. 
Honekin batera esan dezakegu konpetentziak, arazo edo egoerei aurre egiten jakitea dela, jakintza desberdinak erabiliz. Hala nola, motibazioa, erronka, flexibilitatea, sormena, ulermena eta aktibotasuna helburutzat hartuz. Bi konpetentzia mota daude, oinarrizkoak eta orokorrak. Orokorrak unibertsitate hezkuntzan lantzen dira eta konpetentzietatik eratorriak dira. Oinarrizkoak testuinguru zehatz batean zereginak gauzatzekoak dira eta eskolan ikasten dira. 
Konpetentzia hauek hezkuntzara eramaterakoan ikaskuntza esanguratsua sortzen da. Ikaskuntza esanguratsua izateko hiru kontzeptu ete behar dira: Ikasitakoa eta aurretik jakindakoa erlazionatzen jakitea, informazio hori erabiltzen jakitea eta arazoak konpontzeko gaitasuna edukitzea.
Ikaskuntza esaguratsua izateko IKTen alfabetizazioa izatea ezinbestekoa da. Alfabetizazio hori landu dela bermatzeko bost dimentsio garatu behar dira: dimentsio instrumentala, informazioa bilatzea; kognitiboa, informazio hori barneratzea; komunikatiboa, egokitasunez azaltzen jakitea; akziologikoa, informazioa erabiltzen jakitea; eta emozionala, emozioak kontrolatzea.
 
5 hitz gako: Alfabetatzea, konpetentziak, Informazioa, IKTak eta ezagutza.

Proposatutako bi galderak: 
-Testuarekin erlazionatutak: Zertan datza konpetentzia digitala? Zrintzuk dira ideia bat barneratzeko pausuak? 
-Pentsatzeko galderak: Zein izango litzateke konpentzia hauek hezkuntza arlora eramateko metodologia? IKTak beharrezkoak baldin badira hezkuntza osotasunean garatzeko zergatik ez dira era egokian erabiltzen?

NIRE NOTAK:

domingo, 2 de noviembre de 2014

Lehenengo Irakurgaia

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur egungo gizartea materialista eta globalizatua da, beti diruaren alde eginez. Baina ezaugarri on bat badauka, informazioaren eta ezagutzaren gizartea dela. Esan dudan bezala, informazio asko daukagu eta hori kudeatzeko baliabide desberdinak, esanguratsuena Internet izanik.
Gure gizartea digitala da (telefono, ordenagailu, telebista...). komunikabideen eta irudiaren gizartea izanik. Hau dena ezin da teknologia gabe ulertu, horregatik berebiziko garrantzia du umeei alfabetatze digitala ematea.

Informazio eta Komunikazio Teknologien bidez gure ezagutzaren proportzioak gora egingo du eta irakasle bezala eten digitala saihestu (IKTak erabiltzeko aukerarik ez izatea) eta inklusio digitala bultzatu behar dugu. Teknologiaren bitartez, ikasleak aktiboagoak egongo dira, talde lanean sakonduko dute eta hainbat baliabide dsberdin eskura izango dituzte artikuluak jasotzeko, idazteko... hala nola, blogak, wikiak edo webquestak. Ikaskuntza esanguratsu bat izan dezaten asmoz, mapa kontzeptualak erabili ahal dituzte (ideak lortzeko, barneratzeko) eta moodle-en bidez haien ikaskuntza osotu.











  • Galderak

Dirudienez asko irabazten dugu IKT-en bidez, baina zer da galtzen dugun hori?
Nola erakutssi daiteke autonomia eta kontola izaten hainbeste informazioarekin?


  • Hitz-gakoak

IKT; hezkuntza; gizartea; alfabetatze; aktibo